XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXEKO giroa asko aldatu zen Julietarenean.

Mimoz egindako jaki goxoen partez, barazki, fruitu eta arraultze egosi ugari.

Tartak, kruasanak eta gaileta gozoen ordez, gantzik gabeko yogurrak.

Dantzaldirik ez baina gimnasia orduero eta izkina guztietan eta une orotan, liburu eta irakurketa etengabea.

Julietak liburuak eta liburuak irakurtzen zituen, lehenago palomitak eta bonboiak irensten zituen bezala.

Eta saguak goibel eta ilun.

Eta saguak gogoz kontra argaltzen.

Eta saguak gosez akabatzen.

Ernegaturik.

Hala ere, behartutako barau hark bere alde onak ere izan zituen, saguei besterik iruditzen bazitzaien ere: